Goiena telebistak martitzenetan ematen duen Harira saioan Debagoieneko alkateak eta zinegotziak elkarrizketatzen dituzte eta bihar, martitzena, Elgetako alkatea izango da gonbidatua.
Herritarrok ere badute galderak egiteko aukera. Horretarako bidali galdera, Whatsapp edota Telegram aplikazioen bidez, 688 69 00 07 zenbakira edota, posta elektronikoz, berriak@goiena.eus helbidera.