Oliver magoaren ikuskizunarekin "aho zabalik" elgetarrak

Amaia Zabala 2019ko otsailaren 2a

Oliver, mago bizkaitarren ikuskizunaz gozatzeko aukera izan dute elgetarrek gaur arratsaldean. Espaloia Kafe Antzokian izan da emanaldia 16:30etan eta haur, guraso eta aiton-amonak, guztiak gelditu dira "aho zabalik" Oliverren magiarekin. Ez da bakarrik etorri ordea, Eva Laorden eta Liuba Burianska magoen konpainia ere izan baitu.

Ordu eta erdi inguruko ikuskizuna izan da eta ikusleak "oso gustora" atera dira. Gainera, magoak hainbat ikusle atera ditu oholtzara bere magia eta trukoekin lehen pertsonan esperimentatzera.

Oliver magoa oso gazterik hasi zen magia kontuetan eta bizitza guztia darama horretan, gainera, 10 urte baino gehiago daramatza estatu mailako zein nazioarteko magia kongresuetara joaten. Egun, Bizkaiko ilusionismo Elkartearen (AVI) buru da baita Espainiar Ilusionismo Elkarteko (SEI) eta Nazioarteko Magia Federazioko (FISM) partaide ere.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak