Hemen Debagoiena saioan izan zen atzo Elgetako Mendi Mendia Racing taldeko Mikel Beretxinaga. Denboraldi berria prestatzen ari dira, eta horrekin batera buru-belarri dihardute Mendi Mendia Racing jaiaren hirugarren edizioa prestatzen. Aurreratu du bazkarirako honezkero ehun bat pertsona dagoela izena emanda, eta barikuan kamiseta salmenta egingo dutela herriko plazan, 19:00etan. Denboraldi berria prestatzeko lanak nola dituzten ere azaldu du.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.