Ereserkia gogotsu abestu dute meza bukatutakoan kofradiako kideek, eta ostean, sakristiara sartu dira, urteroko batzarra egitera. Bertan kontuak errepasatu eta kideen zerrenda eguneratu dute. Meza bukatutakoan ere, ohiturari jarraituz, San Sebastian santuari musua eman diote kofradeek.
Meza egin den bitartean, abadeak, kofradiak berak eta ohitura ez galtzeak duen garrantzia azpimarratu du.