Sarriegiren martxak, Herri Eskolan, San Sebastian egunaren ohorez

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko urt. 18a, 16:21

Fin aritu dira Herri Eskolako danborradako neska-mutikoak. Seigarren mailako Etor Errastiri egokitu zaio danbor-nagusi lanak egitea, eta ikasleek gurasoen eta senitartekoen txalo zaparrada jaso dute.

Ordu gutxi barru ez da Donostian besterik entzungo, eta Herri Eskolako neska-mutikoek gaur agin dute San Sebastian eguneko danborrada. Amantal zuriak soinean eta astean eskolan egindako sukaldari txanoak buruan Sarriegiren martxak jo dituzte eskolako ganbaran. Guraso eta senitarteko ugari bertaratu da gazteak ikustera eta entzutera. Txaloekin agurtu dituzte.

Urtero moduan, Haur Hezkuntzako neska-mutikoek eta seigarren mailako ikasleek egin dute danborrada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak