Azken hamarkadan gora egin dute biztanleria datuek Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko urt. 18a, 09:35

Debagoienean baino zahartze tasa txikiagoa eta amatasun eta haurtzaro tasa handiagoak ditu herriak.

2019ko urtarrilaren 1ean Espainiako Estatistika Institutuak egindako herriz herriko udal errolden berrikuspenaren arabera, 2009an baino 62 biztanle gehiago ditu Elgetak 2019an. Oñatirekin eta Aretxabaletarekin batera gorako joera duen herrietako bat da Debagoienean.

2018ko errolda datuetara etorrita, iaz, hamalau jaiotza eta hamahiru heriotza izan ziren herrian. Udalak jakinarazi du Debagoienak baino zahartze tasa txikiagoa eta amatasun eta haurtzaro tasa handiago dituela Elgetak. "Nire ustez, duela hamabi urte gainditu genuen mila biztanleko muga. Faktore ezberdinak izan ziren: industrializazioa, etxe berrien eraikuntza... Ordutik, kopuru horietan mantendu gara", azaldu du Harira telebista saioan Iraitz Lazkano alkateak.

"Elgetaren kasuan ikusten duten positiboena populazioaren piramidea dezente gaztetu zaigula da. Gaur egun adin bereko neska-mutikoak 15-20 bitarte horretan baldin badabiltza, gu ume ginenean 8-10eko talde bat asko zen. Ematen du eskualdeko piramidearekin alderatuta gazteagoa dela Elgetakoa, eta hori gurea moduko herri txiki baten biziraupenerako ezinbesteko zerbait da".

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak