Laster entzungo da Elgetan ere danbor hotsa; izan ere, badator San Sebastian eguna eta horrekin batera eskolako danborradaren prestaketa lanak. Neska-mutikoek barikuan egingo dute jendaurreko emanaldia.
Zuzendaritzak jakinarazi du eskolako danborradak 15:30ean joko dituela Sarriegiren martxak. Eguraldiak laguntzen badu frontoi zaharrean izango da emanaldia, eta txarra bada eskolako ganbaran. "Urtero bezala danborrada Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko geletako neska-mutikoek eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek egingo dute. Gainerako ikasleak ikustera joango dira". Gurasoak ere gonbidatuta daude, noski.