'Ez dugu aske izaterik haiek gabe' lelopean egin dute gudarien omenezko ekitaldia, Intxortan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko urt. 13a, 14:13
Intxorta tontorrean gaur eguerdian ateratako argazkia. (Iturria: antolatzaileak)

Eguraldi txarrari aurre eginez Elgetako, Elorrioko, Bergarako eta Arrasateko hainbat lagun elkartu dira, gaur, tontorrean.

Urteroko legez, urtarril hasieran egin dute gudarien omenezko ekitaldia, Intxortan. Elgetako, Elorrioko, Bergarako eta Arrasateko hainbat lagun elkartu dira, gaur, tontorrean. Eguraldi txarrari aurre eginez Intxortako gainean egin dute bat gudariei omenaldia egiteko.

Giroa berotzeko, salda banatu dute. Ondoren, ekitaldia burutu da eta azkenik talde argazkia atera dute. Eguna borobiltzeko, txikiteoa egin dute Elgetako tabernetan trikitilariek lagunduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak