Kantsatzeke Mendi taldeak prest du 2019ko irteeren egutegia

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko urt. 15a, 09:30
Ekainean, Murube Larraonatik Kristinoen kobara egindako irteera. (Argazkia: Kantsatzeke Mendi taldea)

Bederatzi mendi irteera izango dira, eta lehenengoa martxoaren 23rako iragarri dute. Adarrara egingo dute mendi buelta eta sagardotegian emango diote amaiera irteerari. Baba-jana eta familiendako bi irteera ere antolatuko dituzte 2019rako.

Kantsatzeke mendi taldeak hilaren 3an egin zuen urteko batzar orokorra. Astebetera eman dute aditzera urte berrirako gertatu duten irteeren egutegia. Bederatzi irteera iragarri dituzte. Horiei gehitu behar zaizkie familia giroan egiteko antolatuko dituzten beste bi. "Aurten ere baba-jana egiteko asmoa daukagu, eta, Adarrara irteera bat prestatu dugunez, sagardotegi batera joateko aprobetxatzea ere pentsatu dugu", azaldu dute. Hala, irteera guztiak domekarekin izango dira, sagardotegian amaituko dena eta Gabon egunekoa kenduta". 

Jakinarazi dute martxoaren 23ko irteerarako aurrez eman beharko da izena sagardotegian lekua hartzeko eta autobusa alokatzeko. Sagardotegira joan nahi ez dutenentzat ere ahaleginduko gara joan-etorria prestatzen", azaldu dute.

Gainerakoan, etxetik gertuko hiru tontor daude egutegian: Gorla ekainean, Urko azaroan eta Intxorta abenduan. Donostialdean, Toloño inguruan, Balmasedan, Bidasoaldean, Durangaldean eta Urbasa inguruan ere ibiliko dira.

Irteera horietarako beti bezala funtzionatuko dutela esan dute ohartaraziz aldaketak egon daitezkeela oraindik ere egutegian zein ibilbideetan.

Bazkide eta federatu txartelak

Urtarrileko martitzenetan mendi taldeko kideak kultura etxeko bigarren solairuan izango dira, 19:00etatik 20:00etara. Gaur, beraz, bertan izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak