Herriko ipuin kontalari boluntarioak martitzenean elkartu ziren liburutegian egiten dituzten saioek emandakoa baloratzeko eta aurrera begirakoak adosteko. Dinamika aldaketarekin hasi zuten ikasturtea; izan ere, bi adin tartetarako saioak egitetik hiru egitera pasa ziren.
Aldaketari jarraipena ematea erabaki dute, nagusiagoak direnendako saio berezia egiteak harrera ona izan duela baloratuta. Hala, Ipuinen ordua dagoenean, 17:00etan izango da LH-3tik gorako neska-mutikoendako saioa; 17:30ean, 5 urteko gelatik aurrerakoendakoa; eta 18:00etan, berriz, 2-3 urtetik aurrerako umeendakoa.
Boluntario taldeak bederatzi saio egingo ditu ikasturte hone tan, eta jakinarazi dute boluntario gehiago behar direla. Umeek egindako Gu ere kontalari ekimenak hiru saio izango ditu aurten, eta liburuzainak bi saio berezi egingo ditu Haur Liburuaren eta Liburutegiaren Egunaren bueltan. Ipuin kontalari profesionalek egindako saioak eta tailerrak ere izango dira.
'Liburu bat opari' zozketa
Haitz Erostarbe Beristain, Lorea Gallastegi Elorriaga eta Eguzkiñe Gallastegi Olabarria izan dira sarituak. Liburutegiak, guztira, hogei liburu gomendio jaso ditu.