Imanol Albizu 'Goikoetxe'-k erronka bota dio 'Izeta IV'.-ri

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko urt. 10a, 13:14
Imanol Albizu 'Goikoetxe' harri kubikoa altxatzen, Zumaian. (Argazkia: EgurSport HK)

Erronka da hamar minutuko hiru txanda egitea 125 kiloko kubikoarekin. Bi harri-jasotzaileak zapatuan elkartuko dira Azpeitiko Mendizabal erretegian erronka formalizatzeko.

 "Iaz berak aipatu zidan zerbait, baina ni lesionatuta nengoen. Orain, nik bota diot erronka. Ez dakigu geldirik egotean, hori da hemen gertatzen dena", esan du Imanol Albizu 'Goikoetxe'-k.

Adierazi du pare bat txapelketatan aritu direla batera Hodei Iruretagoiena 'Izeta IV'. eta bera, eta maila nahiko antzerakoa dutela.

"Kubikoarekin bota diot erronka; bestela, ez luke onartuko; eta niretzat erronka berria izango da".

Hodei Iruretagoiena zarauztarrak, berriz, esan du lan gogorra iruditu arren, gogotsu hartu duela.

Zapatuan elkartuko dira bi harri-jasotzaileak akordio batera iristen badira erronka formalizatzeko. Hala bada, kontratua sinatu eta eguna ipiniko diote erronkari. Asmoa da apirilean jokatzea Azpeitiko zezen plazan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak