Elgetan ere berezia izan zen iaz martxoaren 8a. Herriko emakumeek jarduera anitzak jasotzen zituen erakusketa baten irekiera, bi elkarretaratze eta Elgetako emakume taldearen aurkezpena egin ziren.
2019ko martxoaren 8a diseinatzen hasteko batzar irekia izango da gaur. Eskura dagoen informazioa elkarbanatzea eta Elgetako M8 plataforma martxan jartzea da helburua.
Herriko emakume guztiak daude batzar irekian parte hartzera deituta.