'Orain presoak' manifestaziorako autobusa antolatu dute Elgetatik

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko urt. 9a, 12:20
'Orain Presoak' ekimenaren aurkezpena. (Argazkia: Sare).

15:30ean abiatuko da autobusa, zapatuan. Izen-ematea zabalik da Haizea tabernan.

Sare Herritarrak bi manifestazio deitu ditu zapaturako, hilak 12, bata Bilbon egingo da eta bestea Baionan.

Bilbon egitekoa den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Elgetatik. 15:30ean abiatuko da. Itzulera, berriz, 20:30erako iragarri dute.

Interesatuek Haizea tabernan eman behar dute izena. Zapatura arte egongo da zabalik izen-ematea, beti ere eserleku kopurua bete arte.

Bilboko manifestazioa 17:00etan abiatuko da La Casillatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak