Hiru finaletatik estuena 40 urtetik gorakoena izan zen

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko urt. 2a, 09:27
Finalak jokatu osteko sari banaketa, frontoian. (Argazkia: Elgetako Udala)

Iban Retolazak eta Jose Mari Zubiaurrek jantzi dute aurten txapela iazko txapeldun Haritz Gallastegi eta Oskar Askasibar hiru tantora utzita. Gainerako kategoriatan, Maitena Mañarikuak berriz jantzi du txapela honako honetan Ainhoa Zeziagarekin batera, eta 40 urtetik beherakoetan Andoni Elorzak eta Oskar Sarasuak jarraitzen dute jaun eta jabe.

Urtezahar egunean jokatu zituzten Elgetan eskuz binakako pilota txapelketako finalak. Hauek izan ziren emaitzak:

  • Haritz Gallastegi-Oskar Askasibar / Iban Retolaza-Jose Mari Zubiaurre 19-22
  • Ainhoa Zeziaga-Maitena Mañarikua / Olatz Olaortua-Janire Lazkano 22-10
  • Andoni Elorza-Oskar Sarasua / Ibon Unzetabarrenetxea-Asier Unzetabarrenetxea 22-15
Erlazionatuak

Pilota txapelketako finalak, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2019 urt 02 Elgeta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak