Bihar jokatuko dituzte Gabonetako pilota txapelketako hiru finalak, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko abe. 30a, 09:00

Iazko sari banaketa.

 Jaialdia 11:30ean hasiko da eta amaitutakoan egingo dute sari banaketa.

Gabonetako klasiko bat da eskuz binakako pilota txapelketa, Elgetan. Udazkenean eman zioten hasiera ligaxkari eta abenduaren 21ean jokatu zituzten finalerdiak. Urtero moduan Urtezahar Egunean erabakiko da txapelketa; izan ere, 11:30ean hasita jokatuko dituzte kartelerako hiru finalak.

Haz txapela jantzi zuten Haritz Gallastegi-Oskar Askasibar, Maitena Mañarikuak, Andoni Elorzak eta Oskar Sarasuak

Finalak

  • Haritz Gallastegi-Oskar Askasibar / Iban Retolaza-Jose Mari Zubiaurre
  • Maitena Mañarikua-Ainhoa Zeziaga / Olatz Olaortua-Janire Lazkano*
  • Andoni Elorza-Oskar Sarasua / Ibon Unzetabarrenetxea-Asier Unzetabarrenetxea*

* Ordezkoak.

Iaz txapela jantzitako bat baino gehiago dago aurten, berriz ere, finalean. Hala nola, Haritz Gallastegi, Oskar Askasibar, Maitena Mañarikua, Andoni Elorza eta Oskar Sarasua. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak