Olentzero eta Mari Domingi izan dira Elgetako Herri Eskolan, gaur eguerdian

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko abe. 21a, 17:10
Olentzero eta Mari Domingi soinujole eta panderojoleekin eskola atarian. (Argazkia: Elgetako Herri Eskola)

Neska-mutikoek plazan egin duten azoka txikira agertu dira biak, eta kalejiran joan dira guztiak ikastetxeraino. Eskolako ganbaran zintzoak izan diren galdetu diete umeei eta opariak banatu dituzte ikastetxeko gela guztietarako.

Harrera beroa izan dute, gaur eguerdian, Olentzerok eta Mari Domingik Elgetako Herri Eskolan. Zaku handi batekin agertu dira biak. Kataitik sartu dira Elgetara, eta plazan aurkitu dituzte eskolako neska-mutiko nagusienak Gabonetako azoka txikia egiten. Guztiak batera, kalejiran joan dira ikastetxeraino eskolako soinu eta pandero ikasle talde batek lagunduta.

Bertan zain zituzten eskolako txikienak eta bi urteko gelako haurrei bisita egin ostean ganbarara igo dira Olentzero eta Mari Domingi. Neska-mutikoei zintzoak izan diren galdetu diete, eta baiezko borobila jaso dutenez eskolarako ekarritako opariak banatzen hasi dira. Kantuan ere egin diete umeek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak