Eskuz binakako pilota txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte gaur Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko abe. 21a, 10:01
Txapelketako norgehiagokak, iaz.

Lau norgehiagoka daude iragarrita, 19:00etan hasita eta Urtezahar eguerdian jokatuko diren finaletarako txartelak daude jokoan. Ondoren, urteroko afaria egingo dute parte hartzaileek eta antolatzaileek.

Finalerdiak dira:

  • Iban Retolaza-Jose Mari Zubiaurre / Iñaki Ugarteburu-Mikel Elkoro
  • Alberto Telleria-Anjel Ibarluzea / Haritz Gallastegi-Oskar Askasibar
  • Andoni Elorza-Oskar Sarasua / Josu Mañarikua-Beñat Arabaolaza
  • Mikel Beretxinaga-I. Unzetabarrenetxea / Alain Valle-Eneko Ormaetxea

Emakumeen txapelketan bi bikotek eman dute izena eta finala jokatuko dute, hilaren 31n.

Ondorengo koadroan daude jasota azken emaitzak eta gizonezkoen bi txapelketetako sailkapenak ligaxka amaieran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak