Imanol Albizu ‘Goikoetxe’ Gabonetako harri-jasotze txapelketako finalean izango da

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko abe. 18a, 11:25
Xabier Peñagarikano eta Imanol Albizu 'Goikoetxe' Aizarnazabalen egindako txapelketako saioan. (iturria: EgurSport HK)

Hilaren 31ean jokatuko da finala, Asteasun. Albizuk Aizarnazabalgo Xabier Peñagarikano eta Ondarroako Inhar Urruzuno izango ditu aurrez aurre.

Bi arerio handi izango ditu aurrean Imanol Albizuk Urtezahar eguneko finalean; izan ere, biak sartu dira berak baino altxaldi gehiago eginda finalean. Saiatu, ordea, egingo da Albizu. 

Ikuskizun borobila izango da Asteasukoa; izan ere, herri kiroletako beste bi final jokatuko dira. Urrezko aizkolarien kopako finala izango da bata, eta Gabonetako emakumeen ingude kopa bestea. Saioa 17:00etan hasiko da.

Hiru harri-jasotzailea eta txapela bat

Goikoetxe-k ondo baino hobeto ezagutzen ditu Peñagarikano eta Urruzuno. Lagunak ditu eta arerio izan ditu hainbat txapelketatan.

Aurtengoan, finalerdian 85 altxaldi eginda sartu da finalean Peñagarikano, eta 84 egin ditu Urruzunok. Imanol Albizu Goikoetxe-k 81 egin ditu.

Asteasuko finalean erabiliko diren harri guztiak ehun kilokoak izango dira: zilindro zaharra, kubikoa eta bola.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak