Medikuaren ordezkapenak kezka iturri, berriz ere, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko abe. 14a, 13:46

Kontsulta, Elgetan.

Arduradunek jakinarazi dute azarokoa egoera puntuala izan zela eta gaixoen arretarako daudela Bergaran ere.

Azaroko bizpahiru egunetan Elgetako medikuaren ordezkapenik egon ez zela-eta kezka zabaldu da herrian. Erabiltzaileak beldur dira etorkizunean egoera errepikatuko ote den; izan ere, murrizketen beldur dira.

Kezka ez da berria. Herritarrek sinadura bilketa bat abiarazi zuten iaz. Une hartan, Joseba Iñaki Urgoitia erretiroa hartu berri zegoen eta sendagile berria izendatzeko zegoen. Debagoieneko ESIko sendagile zuzendari Ana Bustinduyk jakinarazi du Bergarako Lehen Arretako Unitatean beste hamar familia sendagile daudela. "Sendagile bakarra dago Elgetan, eta, horregatik, irizpidea da ordezkapenak %100 betetzea. Ordezkorik libre ez dagoen kasuetan —oraingoan bakarrik gertatu zaigu—, Bergarako sendagileak gertu daude Elgetan sor daitezkeen pazienteak artatzeko. Irizpide berbera erabiltzen dugu profesional bakarra duten gure osasun erakundeko postu guztietan, modu horretan arreta zerbitzuan kalterik ez eragiteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak