Bilboko umeen Gabonetako parkera egingo dute irteera, aurten ere, gaztelekutik

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko abe. 11a, 13:34
Gaztelekuko erabiltzaileak eta hezitzailea, iaz, Guggenheim museo inguruan.

Abenduaren 22an izango da, eta iaz moduan egun osoko txangoa izango da. Bosgarren mailatik gorako neska-mutikoendako irteera da. Izena emateko epea hilaren 20an amaitzen da.

Badatoz Gabonak eta gaztelekutik irteera antolatu dute Bilboko umeen Gabonetako parkera. Taldea 09:15ean elkartuko da herriko plazan eta Donostia-Bilbao autobus zerbitzuan egingo dute Bilbora. Itzulera berdin izango da.

Antolatzaileek jakinarazi dute udaletxean eman behar dela izena abenduaren 20ra bitartean. Prezioa da 20 euro gaztelekuko erabiltzaileendako eta 25 euro gainerakoendako.

Sofak egiteko tailerra aste bukaeran

Bestalde, hainbat aldaketa egiten ari dira gaztelekuan. Margotu egin dute eta orain sofak egiteko tailerra egingo dute aste bukaeran. Bai zapatuan bai domekan neska-mutikoen gustuko sofak egiten saiatuko dira gaztelekuan, 16:00etatik 20:00etara. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak