Ahobizi, Belarriprest eta Urflax izan ziren, atzo, Elgetako Euskararen Egunean

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko abe. 4a, 09:38

Goizean Euskaraldiko bi pertsonaiak eskolan izan ziren. Guraso elkarteak arratsaldeko lehen orduan egindako txokolate-janaren ostean elkartu zen herriko neska-mutikoekin Urflax pailazoa.

Bisita berezi ugari izan zituzten, atzo, Elgetan. Goizean goizetik egun berezia izan zen Euskararen Eguna Herri Eskolan. Hainbat ekintza berezi egin zituzten ikastetxean eta jolas-ordua ohikoa baino luzeagoa izan zen, hain zuzen ere Ahobizi eta Belarriprest pertsonaiak agertu zirelako eskolako ganbaran.

Arratsaldean Maala guraso elkarteak urterkoko txokolate-jana eskaini zuen eta ondoren udaletxeko areto nagusian elkartu ziren neska-mutikoak hainbat gurasorekin Urflax pailazoaren UrflaXekin euskaraz...1,2,3 GoXaketaaaa! saioa ikusteko. Ezaguna da Urflax herrian eta gustura egon ziren umeak haren kantuak eta abenturak entzuten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak