Egitasmo ezaguna da Elgeta kantuan herrian eta bihar, domeka, saio berezia egingo dute Euskaraldia ospatzeko. Jose Antonio Retolazaren eta Lorea Larrañagaren gidaritzapean eta soinujole baten konpainian herriko taberna guztietan izango dira euskal kantutegiko hainbat pieza abesten.
Hala, zapia lepoan eta kantuen liburuxka esku artean itzuli osoa egingo dute 13:00etan herriko plazatik abiatuta. " Eibarko Kantuzaleak taldetik hamar bat lagun etortzea espero dugu eta kantu guztiak, beti bezala, euskal kantak izango dira: Aitorren hizkuntz zaharra, Oi Ama Euskal Herri, Oi Kanta Berri, Oi Pello Pello, Salamancara, Oi gu hemen, Topa dagigun, Pello Josepe, Pottoka, Triste bizi naiz eta, Elgetako ereserkia...", azaldu du Larrañagak.
Gonbidapena luzatuta dago. Ahobizi eta Belarriprest panpinak ere gonbidatuta daude. Ea azaltzen diren.