Festa giroan emango diote amaiera Euskaraldiari, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko aza. 30a, 09:00

Urflax pailazoa iazko Euskararen Egunean, Elgetan.

Elgeta kantuan, txokolate-jana eta UrflaX pailazoaren ikuskizuna iragarri dituzte Euskararen Egunerako.

Euskararen Egunarekin —abenduak 3— emango zaio amaiera Euskaraldiari. Domekarako Elgeta kantuan dago iragarrita. Kantu zaleak 13:00etan elkartuko dira plazan tabernaz taberna kantuan egiteko. Eibarko Kantuzaleak taldeko kideak ere gonbidatu dituzte. Herritarrak ere gonbidatuta daude, noski.

Astelehenean txokolate-jana eskainiko du Maala guraso elkarteak, 16:00etan. Udalak antolatuta, berriz, UrflaXekin euskaraz...1,2,3 GoXaketaaaa ikuskizuna izango da, 17:30ean, udaletxeko areto nagusian.

Tailerra eta bertso jaialdia

Euskaraz ez dakiten gurasoendako eta haien 4 eta 8 urte bitarteko seme-alabendako Euskararen musika saioa egingo dute udal liburutegian, martitzenean, 17:30ean. Gaur da izena emateko azken eguna.

Udalak antolatuta, berriz, bertso saioa egingo dute abenduaren 14an Espaloian Andoni Egañak, Ainhoa Agirreazaldegik, Julio Sotok eta Maddalen Arzallusek. Gai-jartzaile lanetan Amaia Agirre arituko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak