'Indarkeria matxista gehiagorik ez' aldarrikatu dute Elgetan 50 bat lagunek

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko aza. 25a, 15:44

Elkarretaratzearekin batera herriko Emakume taldeak indarkeria matxistak aurten hildako biktimak ekarri ditu gogora hilotzak irudikatuz. Herri Eskolan aste tartez landu dute gaia neska-mutikoekin.

50 bat lagun elkartu dira gaur eguerdian indarkeria matxistaren aurka Elgetako plazan egin den elkarretaratzean. Hamabost minutuz egon dira Indarkeria matxista gehiagorik ez! irakur zitekeen pankartaren atzean.

Indarkeria matxistaren aurkako leloa ez ezik kolore moreko ohialekin estalitako zortzi hilotz eta hiru hilarri ere irudikatu dituzte plazan. Herriko emakume taldearen ekimena izan da. Modu horretan irudikatu dituzte indarkeria matxista dela-eta urte honetan Euskal Herrian hil dituzten biktimak; bederatzi emakume eta bi ume. 

Herri Eskolan tratu onen murala

Elgetako Herri Eskolan ere asteon landu dute gaia neska-mutikoekin. Tratu onen aldeko murala egin dute ikastetxean, eta nork bere mezua utzi du bertan. Geletan tratu onen aldeko bertso bat landu dute eta talde argazkia ere egin dute.

 

 

---

Emakumeen aurkako indarkeria sexistaren biktimentzako telefono bidezko 24 oduko doako arreta zerbitzua: 900 840 111

Gizarte Larrialdien Koordinazioko Zerbitzua (SFUS)

  • Telefonoa: 943 22 44 11 (7:00etatik 21:00etara)
  • E-maila: sfus@gipuzkoa.eus

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak