Pintxo lehiaketako publikoaren saria ere Haizea tabernako 'Haize goxua' pintxoak jaso du

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko aza. 21a, 13:23

Haizea tabernako 'Haize goxua' pintxoa.

Bezeroek botoa emateko aukera izan zuten domekan, eta Udalak gaur eman ditu emaitzak. Parte hartzeagatik saria jasoko dute Luis M. Gonzalezek, Iratxe Bravok, Geaxi Ezpeletak. Argazki lehiaketako saria Maitena Mañarikuak irabazi du.

Haizea tabernaren Haize goxua pintxoak bigarren sari bat jaso du. Hain zuzen ere, bezeroek boto bidez erabakitzen duten publikoaren saria. "Esan behar da bozketa hauetan inoiz baino parte hartze handiagoa egon dela, eta bi tabernen artean lehia estua izan dela", adierazi dute udaletxetik. Maialde landetxeko pintxoarekin lehia handia egon dela adierazi dute antolatzaileek eta jakinarazi dute 107 boto jaso dituztela aurten. "Parte hartzaileen artean zozketa egin dugu eta Luis M. Gonzalez-ek irabazi du 30 euroko erosketa txartela Haizea tabernan erabiltzeko".

Hirix plataforma bitarteko bozketako saria Iratxe Bravok irabazi du. Haizea tabernan erabiltzeko beste erosketa txartela jasoko du. "Selfie lehiaketan ere Haizea izan da irabazlea, eta Geaxi Ezpeletak irabazi du erosketa txartela", esan dute antolatzaileek.

Argazki lehiaketari dagokionean saria Maitena Mañarikuarendako izan da. Berak eramango du etxera argazki kamera digitala. Emandako gaiak izan ziren: poza, pintxo domekak, musika eta udazkena eta hauek dira Mañarikuak aurkeztutako argazkiak.

 

Osagaiak asmatuz lehiaketaren kasuan, berriz, tabernek aztertu eta aukeratu beharko dute irabazlea. Irabazleek botila bat ardoa eta botila bat txakoli eramango dituzte etxera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak