'Ahobizi' eta 'Belarriprest' bisitan izan dira gaur Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko azaroaren 19a

Herriko jolasguneetan, tabernetan, dendetan eta askotariko zerbitzuetan izan dira. Barikuan hastekoa den Euskaraldian parte hartzera gonbidatu dituzte elgetarrak.

Euskaraldia ariketa serioa dela esan dute Elgetan Ahobizi-k eta Belarriprest-ek eta aholkatu dute kontuan hartzeko Euskaraldia batzordetik zein Topagunetik emandako jarraibideak. Ariketa serioa izateak, ordea, ez du esan nahi dibertigarria eta berritzailea izango ez denik; izan ere, Ahobizi-k eta  Belarriprest-ek badute itxaropena Euskaraldiak sorpresa atsegin ugari ekarriko dituela.

"Euskarak zipriztindu ditzala Elgetako txoko guztiak eta hazi dadila umeen zein helduen artean", esan dute. Euskaraldiari hasiera emateko barikuan, hilak 23, Elgetako plazan egitekoa den ekitaldian parte hartzeko deia egin dute.

Txapak liburutegian 

Euskaraldian izena eman eta oraindik txapa jaso ez dutenek badakite liburutegian dutela prest. Izena emateko daudenak, berriz, hemen edo liburutegian zein udaletxean bete dezakete eskuorria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak