Herrixa Dantzan ekimena burutuko da domekan, Elgetako Espaloia kafe-antzokian. Gidatutako dantzaldia izango da, tradiziozko dantza eta musikaren oinarrian. 19:00etan emango zaio hasiera eta ordu eta erdi iraungo duela aurreikusten da. Sarrera doan da eta parte-hartzea librea. Gainera, ohi bezala, jatekoak eta edatekoak ere izango dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.