"Domekan hasi ginen txapak banatzen eta Elgetako 120 ahobizi eta belarriprest pasa ziren Ozkarbipean ipini genuen mahaitik. Oraindik, ordea, txapa asko daude banatzeko eta udal liburutegiaren bitartez egingo dugu banaketa herrian", esan dute.
Udal liburutegiaren ordutegia honakoa da:
- astelehenetik eguenera bitartean, 16:30etik 20:00etara.
- barikuetan eta jai bezperetan, 14:30etik 17:30era.
"Domeka goizean ere ipiniko dugu mahaia plaza inguruan. Orduan ere txapak jaso eta Euskaraldian izena emateko aukera izango da. Edozein zalantza duzuela hauxe da Elgetako euskaraldia batzordearen kontaktua: elgeta@euskaraldia.eus".