Elgetako frontoian garaipen garrantzitsua lortu zuen Imanol Albizuk atzokoan. Jon Irañetaren aurka neurtu zituen indarrak, eta hamar altxaldiko aldearekin nagusitu zen. Hiru harri mota hauek altxatu behar izan zituzten: 100 kiloko zilindro zaharra, 100 kiloko bola eta 100 kiloko harri kubikoa. Hona hemen emaitzak:
- 100 kiloko zilindro zaharra: Albizuk 28 altxaldi, Irañetak 25.
- 100 kiloko bola: Albizuk 25 altxaldi, Irañetak 20.
- 100 kiloko harri kubikoa: Albizuk 19 altxaldi, Irañetak 17.
Emaitza horrekin bermatuta dauka Albizuk final erdietarako txartela. "Orain beste kanporaketa bat jokatu behar da, eta bertatik aterako da final erdietako nire aurkaria. Non jokatuko den ere ez dakit oraindik, beraz, ikusi egin behar".