Ikasleek, gurasoek eta irakasleek gaztaina-erre jana egin dute gaur, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko aza. 9a, 17:45

Enrike Perez Txikiturri-k eskola aurrean ipini du gaur danbolina, eta 25 kilo gaztaina erre ditu. Gozoak zeuden. Gustura jan dituzte neska-mutikoek kantuan eta dantzan egin ostean.

Urtero egiten dute gaztaina-erre jana Elgetako Herri Eskolan. Maala guraso elkartearen ardura izaten da gaztainak erretzea eta banatzea. Aurten ere Enrike Perez Txikiturri-k erre ditu danbolinean. "Azkar erre ditut gaur. Haizea zegoen eta primeran etorri zait", adierazi du.

Eskolako neska-mutikoak eta irakasleak 15:00ak bueltan irten dira frontoi zaharrera eta kantuan eta dantzan egin dute gurasoen aurrean. Gaztainen banaketarekin hasi aurretik pare bat kantu eta opariak izan dituzte Txikiturri-rendako. Urtero prestatzen dizkie gaztaina erreak, eta gaur gainera urtebetetze eguna du.

Ondoren, aznar joan da gaztaina banaketa. Egin berriak eta bero beroak gustura jan dituzte ikasleek, irakasleek eta gurasoek.

Amaieran, Euskaraldiari atxikimendua adierazteko talde argazkia atera dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak