Emakumeen Master Cup txapelketako kanporaketak, etzi, domeka

Mireia Bikuña 2018ko aza. 9a, 12:25

Promozio eta Lehenengo mailetako kanporaketak jokatuko dituzte Elgetako pilotalekuan etzi, domeka, 10:30ean hasita. Hain zuzen ere, A, B, D eta E taldeetako kanporaketak jokatuko dituzte, lau t'erdiko koadroaren barruan.

10:30ean, Olatz Arrieta (Gernika), Arrate Bergara (Bergara) eta Eneritz Arrieta (Azkoitia) lehiatuko dira. Ostean, 11:30ean, Leire Etxaniz (Etxebarria), Olatz Ruiz de Larramendi (Eulate) eta Iera Agirre (Leitza). Bi kanporaketa horiek Lehenengo Mailakoak dira. Ondoren, Promozio Mailakoak lehiatuko dira. 12:30ean, Patri Espinar (Usansolo), Maite Ruiz de Larramendi (Eulate) eta Maddi Mendizabal (Zaldibia). Jaialdia bukatzeko, 13:30ean, Lehenengo Mailako, Maider Mendizabal (Anoeta), Leire Garai (Gasteiz) eta Miren Larrarte (Bidania).  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak