Hiru aizkolariek lan berbera egin beharko dute: hamabi enbor ebaki beharko dituzte, ahalik eta denbora gutxien erabilita. Bi zatitan egingo dute lan hori, eta, atseden hartzen duten bitartean, harri-jasotzaileen lana gertutik ezagutzeko aukera egongo da. Izan ere, jaialdia borobiltzeko, harri-jasotze txapelketako jardunaldia ere jokatuko dute. Hain justu ere, Imanol Albizu Goikoetxe elgetarra etxean lehiatuko da Irantzuko Jon Irañetaren kontra. Hiru harri erabiliko dituzte beraien lana egiteko: 100 kiloko zilindroa, 100 kiloko harri kubikoa eta 100 kiloko bola.