Kantsatzeke mendi taldeak irteera Udalatxera eta baba jana antolatu ditu hilaren 18rako

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko aza. 12a, 10:00
Udalatx Asentziotik ikusita.

Baba jana Ozkarbi elkartean izango da. Izen-ematea eguenera arte, hilak 15, dago zabalik. Antolatzaileek azpimarratu dute bazkarira joateko ez dela derrigorrezkoa mendira joatea.

Berezia izango da Elgetako mendi taldeak azarorako antolatu duen irteera. Udalatxera igotzea da asmoa, eta, eguraldiak laguntzen ez badu, Elgeta inguruan egingo dute beste ibilbide bat. "Irteeretan beti komentatu da ondo egongo litzatekeela bazkariren bat egitea, eta azkenean, Udalatxeko irteera aprobetxatuz, domeka horretan egingo dugu lehenengoa. Espero dugu azkena ez izatea. Udalatx gertuan daukagu eta beraz, eguerdirako bueltan izango gara herrian. Gainera, pintxo lehiaketa dela-eta, eguerdian txaranga izango da herrian, eta eguraldiak laguntzen badigu, egun konpletua izan daiteke", esan dute mendi taldetik.

Taldea 08:00etan abiatuko da Mendizaleen Plazatik eta antolatzaileek aurreikusten dute hiruzpalau orduko txangoa izango dela. Jakinarazi dute adin txikikoek guraso edo nagusi baten ardurapean bakarrik izango dutela parte hartzeko aukera.

Baba-jana Ozkarbi elkartean

Mendi irteeraren ostean, 14:30erako baba-jana dute antolatuta Kantsatzeketik. "Prezioa momentuan kalkulatuko da, gastuen arabera", esan dute. Mendi irteera doan da eta baba-janerako ere hilaren 15erako eman behar da izena.

"Bazkarirako babak eta horiei hain ondo laguntzen dizkien osagarriak izango ditugu, indarrak hartu eta astelehenean lanera airoso joateko. Bazkarirako izena eman beharko da datorren eguena, azaroak 15, baino lehen. Mendira joateko ere komeni da, beti bezala, baina domeka goizean agertuz gero, nahikoa. Bazkarira joateko ez da derrigorrezkoa mendira joatea", azaldu dute.
 
Izena emateko interesatuek hainbat aukera dituzte: udaletxean, Facebook bitartez (Kantsatzeke) edo Whatsapp bidez 690 74 00 56 zenbakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak