Zer erakutsiko duzu erakusketan?
Azula inguruko gaztainondoei ateratako argazki sorta bat erakutsiko dut. Leku horretan, gaztainondo kopuru handia eta oso ederrak egon izan dira. Atentzioa eman dit beti.
Nola hasi zinen argazkilaritzan?
Bakarrik, eta Internet bidez. Denbora luzeagoa dut orain; egingo nuke ikastaroren bat, baina nire kabuz ibili izan naiz.
Bilduma handia duzu?
[Barre] Egunero ateratzen ditut argazkiak; gehienbat, etxekoei. 15.000 argazki inguru izango ditut etxean. Pena dut berandu hasi naizelako. Udal Artxiboko argazkiak ikusi, eta duten balioaz jabetzen naiz.