Elgetako Euskaraldia batzordeak domekan abiaraziko du 'ahobizi' zein 'belarriprest' txapen banaketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko aza. 8a, 12:22

Banatzekoak diren 'ahobizi' eta 'belarriprest' txapak.

Izen-emateari oihartzuna emateko talde argazkia ateratzeko deia egin diote guraso elkartetik hezkuntza komunitatea osoari. Biharko egin dute hitzordua, 15:00etan, eskolako gaztaina-erre ekitaldian.

Elgetako 152 euskaltzalek eman dute izena, oraingoz, Euskaraldian. Herriko batzordeak martitzenean egin zuen azken batzarra eta adostu dute ahobizi zein belarriprest txapen banaketarekin hastea. Domekan ekingo diote banaketari. Plazan mahai bat egongo da ipinita eta bertan eskatu behar dituzte txapak dagoeneko izena eman dutenek. Bertan izena emateko aukera ere egongo da.

Eskolako komunitateak argazkia bihar

Gaztaina-erre jana egingo dute bihar Herri Eskolan eta Maala guraso elkarteak Euskaraldiari atxikimendua adierazteko talde argazkia aterako dela jakinarazi du. Gaztaina-erre jana 15:00etan hasiko da. Ondoren aterako dute argazkia.

Euskaraldia batzordeko kideak ere izango dira bertan izen-emate orriekin eta Euskaraldiko material salmentarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak