Azaro hasieran ez dute hutsik egiten. Ozkarbi elkartean egiten dute zita eta mahaiaren bueltan arratsalde pasa polita egiten dute sasoiko gaztainak janez.
Atzokoan erretiratu talde polita elkartu ziren eta kontu kontari eman zuten arratsaldea.
Xalbadorpe elkartetik jakinarazi dute azaroko podologo zerbitzua hilaren 15ean izango dela. Interesatuek aurrez eman behar dute izena 943 768 077 (Nati) telefonora deituta.