Imanol Albizu: "Iaz ez nuen Elgetan nire maila eman eta aurten hori dut helburu"

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko aza. 7a, 17:30
Imanol Albizu 'Goikoetxe' aurreko urtean Elgetan egindako lan saioetako batean.

Urrezko aizkolari kopako zein Kirolbet harri-jasotze txapelketako jardunaldia jokatuko da zapatuan, 18:00etan, Elgetako pilotalekuan. Herritarren aurrean egingo du txapelketako debuta Imanol Albizu 'Goikoetxe'-k.

Zer moduz joan dira prestaketa saioak?
Ondo esango nuke. Tendoi errotulianoan nuen lesioa badoa osatzen eta hobeto dut belauna. Entrenamenduak ere ondo joan dira. Kubikoak teknika maila handia eskatzen du, eta lanketa horretan ibili naiz. 

Iaz amaiera ona eman zenion denboraldiri.
Bai, baina urduritasunak eraginda Elgetako frontoian ez nuen iaz nire maila eman eta arantza hori hortxe dago. Itxaropentsu nago. Ea aurten nire nibela ematen dudan herrian.

Zapatuan izango da zure hasiera txapelketan, ezta?
Bai. Iaz finalerdietaraino iritsi nintzen, eta horregatik aurten final laurdenetan sartuko naiz txapelketan.

Irurtzungo Jon Irañeta izango duzu aurrez aurre. Arerio handia da?
Ez dut ezagutzen, baina Urruti kanporatu du eta kontuan hartzekoa izango da.

Sumatzen duzu elgetarren babesa?
Asko, gainera. Jendea galdezka etortzen da, interesa azaltzen du... Ea lan ona egiten dudan!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak