Memoria lantzeko tailerra izango da, aurten ere, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko urr. 30a, 10:01

Memoria lantzeko tailerra, iaz, Elgetan.

Bideberri Mankomunitateak antolatuta azaroaren 7tik otsailaren 13ra bitartean astero ordu eta erdiko saio bana egingo dute. Izen-ematea zabalik da udaletxean.

Aurreko urteetan arrakasta handiz egin dira memoria tailerrak, eta aurten egitasmoari jarraipena emateko erabakia hartu dute berriz ere Bideberri Mankomunitateak eta Elgetako Udalak.

Jakinarazi dute hamahiru saio izango direla eta kultura etxean egingo dituztela eguaztenetan, 09:30etik 11:00etara. Azken saioa otsailaren 13an izango da.

Aurreko urteetan parte hartu dutenek eskutitza jaso dute etxean, baina interesatu guztiendako dago zabalik eskaintza.

Izen-ematea udaletxean egin behar da urriaren 31rako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak