Autodefentsa feminista saiorako izen-ematea zabalik, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko urr. 29a, 16:21
Autodefentsa feminista tailerra, Aramaion.

Azaroaren 10ean eta 11n egingo dute. Gutxienez hamar emakume behar dira tailerra aurrera ateratzeko eta oraingoz lau daude izena emanda.

Bideberri mankomunitateak autodefentsa feminista tailerra iragarri du azaroaren 10erako eta 11rako, Elgetan. Tailerra aurrera ateratzeko hamar parte hartzaile behar dira gutxienez, eta oraingoz lau dira izena eman duten emakumeak.

Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunaren bueltan antolatutako tailerra da, eta doan da. Bi saio izango dira eta ludotekan egingo dituzte, 09:30etik 11:00etara.

Emagin taldeko Rebeka Maestrok gidatuko du tailerra. "Egunerokotasunean emakumeok eraso eta diskriminazio egoera ezberdinak jasaten ditugu, eta horien aurrean indartu eta txiki egin ez gaitezen tresnak landuko ditugu", azaldu du. Hala, emakumeen jabekuntzarako eta berdintasunerako saioak izango dira. Interesatuek udaletxean eman behar dute izena lehenbailehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak