Ipuinak barra-barra, egunotan, Elgetako liburutegian

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko urr. 26a, 09:05
Elgetako liburutegian eguaztenean egindako ipuin kontalaritza saioa.

Ipuinen ordua, Yoga ipuinak, Mozorro festa... ipuinez ipuinez dabiltza liburutegian eta gaur ere saio berezia dute. 17:30ean elkartuko dira adin guztietako neska-mutikoak saio bateratua egiteko.

Liburutegiaren Nazioarteko Eguna ez da Elgetan oharkabean pasa. Aurreko barikuan Yoga ipuinak izan zituzten liburutegian, eta eguaztenean Apika taldearen eskutik etorri zen Mozorro festa kontalaritza saioa. Adi-adi entzun zituzten umeek eta ez hain umeak direnak.

Gaurko, barikua, Ipuinen ordua ekimeneko saioa dago iragarrita. Berezia izango da eta bateratua adin guztietako neska-mutikoendako. Taldea 17:30ean elkartuko da liburutegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak