Autodefentsa feminista tailerra iragarri dute Elgetan azaroko bigarren aste bukaerarako

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko urr. 24a, 11:23

Launa orduko bi saio izango dira eta hogei lagunendako lekua dago. Izen-ematea zabalik da udaletxean urriaren 31ra bitartean. Emagin taldeko kide batek gidatuko ditu saiook.

Badator Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna eta Bideberri mankomunitateak autodefentsa feminista tailerra iragarri du azaroaren 10erako eta 11rako, Elgetan.

"Txikitatik erakusten digute emakume bezala beldurra sentitzen ikararen bitartez gure gaitasunekiko kontrola eta gure buruekiko konfiantza galduz, gure autonomia mugatuz eta gizaki pasiboak bihurtuz", adierazten dute gidari lanak egingo dituzten Emagin taldeko kideek."Ez dugu sasi salbatzailerik behar gu geu gai garelako!".

Tailerra doan da eta saioak izango dira, 10:00etatik 14:00etara. Hogei lagunendako lekua dago. Zabalik da izen-emateko, udaletxean, urriaren 31ra bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak