Herri Eskolako kamiseta laranjak soinean ekitaldiz ekitaldi ibili ziren elgetarrak ere Debagoieneko Eskola Publikoaren festan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko urr. 23a, 09:26

Debagoieneko Euskal Eskola Publikoaren lehen jaia egin zuten zapatuan Eskoriatzan, eta kamiseta laranjak soinean bertan izan ziren Elgetako Herri Eskolako hainbat ikasle, guraso eta irakasle. Autobusa irten zen Elgetatik Maala guraso elkarteak antolatuta.

Harrera ekitaldiko Hezi eta hazi eskolako dantzaren flashmob erraldoian parte hartzea izan zen eguneko lehen ekitaldia, eta bertan izan ziren hainbat lagun. Antolakuntza lanetan boluntario lanak egiteko tartea ere hartu zuen hainbatek eta Eskoriatzan antolatutako tailerretan eta ikuskizunetan parte hartzeko aukera izan zuten neska-mutikoek. Denetariko ekitaldiak izan ziren, eta ia guztietan ikusi ziren kamiseta laranjak.

Albiste gehiago hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak