Bargagain edo Tontorraundi Urbasako mendilerroaren bigarren puntarik altuena da 1.153 metrorekin. Altsasuko udalerrian kokatuta dago. Bertara egingo du hurrengo irteera Kantsatzeke mendi taldeak.
Lauzpabost orduko ibilbidea prestatu dutela eta izen-ematea bihar arte zabalik dela esan dute mendi taldetik. Ohiko bideak erabil daitezke izena emateko: kantsatzeke@gmail.com helbide elektronikoa, Facebook perfila (Kantsatzeke) edo udaletxean.
Prezioa da hamar euro. Ibilbidea Altsasun amaituko denez nahi duenak bertan ospatzekoa den Nafarroa Oinez festan eman diezaioke jarraipena egunari.