Hastear da Elgetako binakako 4 t'erdiko pilota txapelketa

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko urr. 16a, 10:31
Iazko pilota txapelketako sari banaketa ekitaldia.

Gizonezkoetan, hamahiru bikotek eman dute izena, eta antolatzaileek prest dute zazpi jardunaldiko egutegia. Lehenengo jardunaldia bariku honetan izango da, 18:30ean hasita. Emakumezkoen txapelketa jokatzeko ez da oraingoz nahikoa pilotari elkartu.

Lehenengo jardunaldia barikuan izango da, hilaren 19an. Pilotalekua, beraz, hartuta egongo da 18:30etik aurrera. 25 bat parte-hartzaile izango ditu, aurten, gizonezkoen binakako 4 t'erdiko pilota txapelketak, Elgetan.

Sei bikote ariko dira 40 urtetik gorakoetan eta beste sei, 40 urtetik azpikoe tan. Urtero moduan, finalak Urtezahar egunean jokatuko dira.

Emakumezkoen txapelketa antolatzeko saiakera ere egin dute, baina, oraingoz, ez dago nahikoa pilotaririk. Lehiakide gehiago behar dira txapelketa antolatzeko.

Lehen jardunaldiko partidak

  • Mikel Elkoro-Iñaki Ugarteburu / Gorka Bolinaga-Sergio Bouzas
  • Ruben Sanchez-Mikel Arkarazo / Alberto Telleria-Anjel Ibarluzea
  • Oxel Erostarbe-Gorka Arizmendiarrieta / Diego Cantabrana-Txomin de Vega
  • Andoni Elorza-Oskar Sarasua / Josu Mañarikua-Beñat Arabaolaza

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak