Gaur, astelehena, kaleratuko dute literatura ginkanako lehenengo proba

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko urr. 15a, 13:00
Erabiltzaileak Elgetako liburutegian.

Liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu urrirako; tartean, hilaren 19an egitekoa den Yoga ipuinak saioa.

Literatura ginkanarekin emango diote hasiera urriaren 24an ospatzen den Liburutegiaren Egunaren bueltan antolatutako ekintza sortari. Gaur, hilak 15, kaleratuko du liburutegiak ginkanako lehenengo proba. Hainbat izango dira hilaren 24ra bitartean, eta puntu gehien lortzen dituen parte-hartzaileak liburu dendan erabiltzeko 60 euroko erosketa-bonua irabaziko du.

Ginkana liburutegiko erabiltzaile diren eta 2010. urtetik aurrera jaiotako elgetar guztiei dago zabalik. Lau proba izango dira eta liburutegian, liburutegiko blogean zein liburutegiko sare sozialetan egongo dira eskuragarri.

'Yoga ipuinak' saioa barikuan

Berria izango da aurten 5 urtetik gorako neska-mutikoei zuzendutako Yoga ipuinak izeneko saioa. Geaxi Ezpeletak eta Alazne Azkaratek egingo dute. Batak ipuinak kontatuko ditu eta besteak yoga ariketak gidatuko ditu. Urriaren 19an egingo dute, 17:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak