Buruntzuzin meategietara familia irteera egiteko proposamena, Kantsatzekek, domekarako

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko urr. 9a, 09:52
Buruntzuzin meategi ingurua. (Iturria: Kantsatzeke)

Amezketatik Buruntzuzin meategietarako joan-etorria egingo dute plazatik 08:30ean abiatuta. Interesatuek eguenera arteko epea dute izena emateko.

Kantsatzeke mendi taldeak adin txikikoekin egiteko moduko beste mendi irteera bat antolatu du. Domekarako iragarri dute, eta adierazi dute eguraldi txarragatik maiatzean bertan behera gelditutako irteera berdina da.

Taldea 08:30ean elkartuko da herriko plazan. Autoetan egingo dute Amezketarainoko bidea. Bertatik Buruntzuzin meategietara eramaten duen bideetako bat hartuko dute. 

Parte hartzera animatu dituzte herritarrak. Jakinarazi dute adin txikikoek guraso edo nagusi baten ardurapean egin behar dutela irteera, eta eskatzen dute beranduenez eguenerako, hilak 11, emateko izena. Udaletxean, kantsatzeke@gmail.com helbide elektronikoan edo Facebook —Kantsatzeke— bitartez egin daiteke izen-ematea.

Prezioa da 6 euro, eta adin txikikoen kasuan 4 euro. Parte hartzaileek kalkulatu behar dute buelta 16:00ak edo 17:00ak aldera izango dela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak