Hobekuntzak aurreikusten dira ikasturte honetan Elgetako gazteleku zerbitzuan. Zapatuetan eta domeketan ez ezik barikuetan ere zerbitzua zabaltzeko aukera dago aztergai, eta horrekin batera espazioa erabiltzaileen beharretara egokitzeko asmoa.
Gaztelekuak gaur zabalduko ditu ateak, eta ate irekiak izango dira 17:00etatik aurrera.
Anabel Fabra izango da aurten zerbitzuko arduraduna. Ludotekako arduradun Nerea Villarekin batera gidatuko du gaurko saio irekia. "Lehenengo hiruhileko egitaraua aurkeztuko dugu, eta ondoren esku artean ditugun aldaketen berri emango dugu. Erabilera egonkortzen bada barikuetan ere zerbitzua zabaltzeko aukera izango dugu, eta espazioa berriz diseinatzeko eta gazteen beharretara egokitzeko aukera egongo da", aurreratu dute.