Euskaraldiaren aldeko horma-irudi koloretsua egin dute Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2018ko urr. 5a, 09:00

Muralarteko lagunek Elgetan egindako horma-irudia. (Argazkia: Elgetako Udala)

Udalaren enkarguz Arrasateko Muralart taldeko kideek egin dute margolana Torrealdean. Ahodun loreak eta belarridun tximeletak ikus daitezke bertan.

Astelehenean ekin zioten lanari, eta prest da dagoeneko elgetarrak Euskaraldian izena ematera animatzen dituen horma-irudia. Ahodun loreen eta belarridun tximeleten artean nabarmentzen dira Ahobizi eta Belarriprest hitzak. Euskaraldia ere irakur daiteke bertan.

Elgetako Euskaraldia batzordetik gogoratzen dute zabalik dela izena emateko aukera. "Gogoratu etxetik eman daitekeela izena izenematea.euskaraldia.eus helbide elektronikoan. Datozen egunetan udaletxean, liburutegian, zein Euskaraldia batzordeak kalean ipinitako mahaietan ere izango da fitxa betetzeko aukera. Xabier Payak eguaztenean udaletxean egitekoa duen Ama no sabe euskara izeneko hitzaldian ere izango da izena emateko aukera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak