Domekara bitartean beste lau emanaldi egingo ditu Elgetan Gure zirkua ikuskizuneko lantaldeak, eta esan beharra dago goitik eman diotela hasiera aste bukaerari. Hasieratik poltsikoratu dute publikoa. Karparen kanpoko aldetik ere entzuten ziren barruko txaloak eta algarak.
Diziplina askotariko ikuskizunak egin dituzte artistek, eta sinesgaitzak diren gauzak egin dituzte Elgetako publikoaren aurrean.
Amaieran, zutik jarri da publikoa ikusitakoa benetan gustukoa izan dutela adierazteko. Txalo zaparrada indartsuarekin agurtu dituzte.
Bihar eta etzi beste bina emanaldi izango dira Elgetan. Sarrerak agortuta daude.