Berehala saldu ziren Gure zirkua-k hasiera batean Elgetan egitekoak zituen bost emanaldietarako sarrerak. Hori ikusita seigarren emanaldi bat egitea erabaki zuen Iker Galarzaren lantaldeak. Hala, funtzioak honako egun eta orduetan izango dira:
- Barikua, hilak 28, 19:00etan eta 21:30ean.
- Zapatua, hilak 29, 17:00etan eta 19:30ean.
- Domekan, hilak 30, 12:00etan eta 17:00etan.
Barikuan 21:30ean egingo dena da gainerako funtzio guztietako sarrerak saldu ostean lantaldeak ateratzea erabaki duen seigarrena. Gure zirkua taldeko Joseba Usabiagak honela adierazi du: "Hiru aste lehenago salmentan jarritako sarrera guztiak salduta egotea ez da ohikoa, eta horregatik erabaki genuen seigarren emanaldi bat ateratzea".
Emanaldi bakoitzeko sarrera kopuru txiki bat gordetzen dute txarteldegian saltzeko eta horiek dira gaur 17:00etatik aurrera salmentan egongo direnak.